BANK BANG

Bank Bang Basauriko elkarte edo/eta taldeetako emakumeek Mobiolak kolektibo artistikoarekin lankidetzan sortu duen antzezlana da. “Bank Bang” lanarekin, ikusleak banku-bulego batean gauzatuko den ekintzan parte hartzera animatzen dira, eta umore kritikoaren bitartez, ikusleek emakume-talde batek zuzendutako lapurreta bitxi batean parte hartu nahi duten ala ez erabaki beharko dute.
Sormen prozesuan bideoa eta antzerki teknikak erabili dira sormen kolektiboa bultzatzeko helburuz. Proiektu honen oinarrian, genero perspektibatik banku sistemari kritika egitea dago.
Produkzioa: Setem + Mobiolak Urtea: 2015