Taldea

Itziar Zorita. Bilbao 24/4/1980  Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, Arte eszeniko eta teknologietako doktoregaia. Ibilbide luzea du, ikus-entzunezko errealizazio eta sorkuntzatik hasita, kultur proiektuen ikerketa, kudeaketa eta diseinuraino.

Oihane Espúñez. Madrid 19/11/1980 Arte Ederretan lizentziatua da, eta kultur kudeatzaile eta bitartekari gisa aritu da gizarte eta kulturaren eta hezkuntzaren alorrean; sentsibilizazio-kanpainak diseinatu ditu, hezkuntzako esku-hartze proiektuetan lagundu, nazioarteko lankidetzan, eta abar.

Anna Mundet. Barcelona 13/08/1986. Sikologia lizentziatua eta Doktorea Pedagogian, azken hau “artea eta gizartea transformazio” gaiaren inguruan. Irakaslea da Gizarte Hezkuntzan (Universitat de Barcelona) eta paraleloki ikerketa lanak egiten ditu ikuspuntu praktikotik proiektu artistikoetan parte hartuz.

Sonia Villamor. Bilbo 05/07/1975  Antzezle, zuzendari eta antzerki irakaslea.

Aranzazu Calleja. Bilbao 22/8/1977  Arte Ederretan lizentziatua, biolineko irakaslea eta ikus-entzunezko musika konpositorea. Bartzelonan jarraitu zuen ikasten, eta ondoren, Bostoneko Berklee College of Music-en. Era askotako iturrietatik ikasten du, eta sorkuntza artistikoa ulertzeko modu eklektikoa du; hortik datorkio hizkuntza pertsonala bilatzeko nahia.

Mariona Solé. Barcelona 28/6/1983 Kazetaritzan lizentziatua, bideo-egilea, edizioan eta motion graphicsen espezialista. Erreportajeak, bideo hezigarriak, sentsibilizazioa eta dokumentalen alorrean lan egiten du.

Iker Espúñez. Vitoria-Gasteiz 8/9/1978 Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, kazetaritzan jardun zuen eta zine dokumentalaren alorrean sakondu zituen ikasketak, Bartzelonan. Gai sozialei buruzko zenbait dokumental egin ditu, eta erakunde sozial batzuetarako sentsibilizazio-bideoak ere bai.

Carlos García Peláez. Elche 17/1/1978 Arte Ederretan lizentziatua. Artista plastikoa eta diseinatzaile grafikoa.

Laura Solé. Barcelona 23/12/1987 Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Kultur Kudeaketan espezializatua. Zinemagintza, antzerki, zirku eta dantzako proiektuen ekoizpen eta komunikazioan gauzatu du bere ibilbide profesionala.