Mobiolak

Mobiolak artista-kolektibo bat da. Proiektu artistikoak sortu eta ekoizten ditugu, bai eta kultur bitartekaritzan jardun ere. Gure iritziz, jarduera artistikoek kolaboraziorako espazioak sortzeko balio dute, gune horizontalak eta parte-hartzaileak sortzeko, gizarte eta kulturako eragileen artean. Gure proiektuak gizarte-eraldaketa ardatz hartuta garatzen dira, eta hezkuntzaren, parte-hartze prozesuen eta arte komunitarioaren artean kokatzen dira.

Era askotako metodologia artistikoak lantzen ditugu; Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoak eta Ikerketa eta esperimentazio artistikoa. Lanabes artistiko horien bitartez, parte-hartze espazioak sortzen ditugu, eta kolektibo jakin batzuentzako proiektuak garatu, haiekin batera (nerabeak, emakume-taldeak, haurrak, eta abar). Alor publiko eta pribatuan erakunde sozial eta kulturalekin batera lan egiten dugu, besteak beste GKE-ekin, elkarteekin eta erakunde publikoekin (kultura eta hezkuntzako erakundeekin).

Hainbat eta hainbat aukera ematen duten proiektuak garatzen ditugu:

  • Tailer parte-hartzaileak antzerkiaren bitartez: antzerki sozialeko teknikak, antzerki komunitarioa
  • Tailer parte-hartzaileak bideoaren bitartez: bideo komunitarioa
  • Kultur bitartekaritzako prozesuak
  • Ikus-entzunezko proiektuak: bideo dokumentala, bideo didaktikoa
  • Esperimentazio eta sorkuntza artistikoko proiektuak

Gure begirada eta metodologiekin, inguruan dugun errealitatearekiko jarrera kritikoa eskaintzen dugu. Ikusezina dena ikusgarri egiten dugu, kolaborazio eta parte-hartzerako testuinguru berriak sortuz eta pentsamendua eta sormena aktibatuz.

castellano_largo1